Mari Asun loradendak eta Senen bitxitegiak irabazi dute aurtengo erakusleihoen lehiaketa

17.11.09
Euskara

Mari Asun loradendak eta Senen bitxitegiak irabazi dute aurtengo San Martineko erakusleiho lehiaketaren sariak, hurrenez hurren eta hurrenkera horretan. Aurten lehiaketan herriko 30 dendek erakusleihoak apaindu eta hartu dute parte. Epaimahaia Estibalitz Gonzalezek, Lorea Perosanz eta Natalia Arrietak osatu dute. Lehena Euskal Birusa elkarte antolatzaileko kide da eta beste biak Arte Ederretan lizentziatutakoak.

Maria Asun loradendaren kasuan, txarriboda eta horren elementuak zeinen txukun eta modu adierazgarrian irudikatu dituzten baloratu dute epaimahaikoek. Elementuen artean odola zegoen, txerri haragia, heste azala ere bai, baina hori guztia modu garbi eta kuriosoan aurkeztua. Detailerik ez dela falta eta ezer ez dagoela soberan, egileek oreka lortu dutela, hori ere azpimarratu nahi izan du epaimahaiak.

Senen bitxitegiko erakusleihoaren kasuan, estilo minimalista nabarmendu dute epaileek, beren apaletan piper gorri eta berdeak uztartu baitituzte bitxitegiko gaiekin batera. Proposamen berritzaile eta ausarta izan da, gure ortuko piperrei balio erantsi nahi izan dioena. Erakusleiho horien argazkiak, Euskal Birusa elkarte antolatzailearen web gunean ikus daitezke.

XX. San Martin azokan zozketaturiko txerriaren zenbaki saridunak ondorengok izan dira:

  • 1. saria, Txerria (edo 300€): 4152 (erretserba: 4965)
  • 2. saria, Landetxe batean asteburu pasa bi lagunentzat: 6390 (erretserba: 12249

Sariok jasotzeko epea hamabost egunekoa da, beraz, azaroaren 29a, igandea, da azken eguna. Saria egokitu zaienek Euskal Birusarekin harremanetan jarri behar dute, saria jasotzeko, horretarako Erdikokaleko Elexoste egoitzara joan edo bertako 943 17 93 50 telefonora deitu behar dute.

Amaitzeko, herriko ikastetxeetako ikasleek larunbatean jarritako postuen argazkiak eta, oroigarri gisa, besteren bat, jartzen ditugu jarraian.

  • Argazkian honetan Sallabente ikastetxeko postua ikus daiteke
  • Argazki honetan Anaitasuna DBHko ikasleek San Martin plazatxoan jarritako postua ikus daiteke
  • Argazkian Eskolabarri ikastetxeko postuan aurtengo protagonista txikia ikus daiteke
  • Argazki honetan Ongarai DBH ikastetxeko ikasleen postua ikus daiteke
  • Argazki honetan Baldespina parkean erakustera ekarritako ardiaren xehetasuna
  • Argazkian talogileak lanean buru-belarri urteroko legez, taloak oso gogoko baititu jendeak

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko