Urdaibaiko Biosfera Erreserba Ermura hurbilduko erakusketa baten bidez, bere 25. urteurrena dela-eta
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren 25. urteurrena dela-eta, herriz herri ibiliko dabilen eta ‘Urdaibai Bizigai’ izena duen erakusketa Ermuan dugu atzotik. Erakusketa hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du. Erakusketa Ermuko Lobiano Kulturguneko Erakusgela Nagusian dago, eta ikusgai izango azaroaren 30a arte. Erakusgelako ordutegia 18.00etatik 20.00etarakoa izango da astelehenetik ostiralera, eta, asteburutan, ostera, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara izango da zabalik.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzaturiko ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutaraztea du helburu. 25 urte bete dira aurten Urdaibaiko eskualdearen garapen iraunkorrerako bidean pauso garrantzitsua eman zela, UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuenean, alegia: eskualdeko garapen soziala eta ekonomikoa bermatzeaz gain, bertako ekologia, paisaia eta kultura aberatsa zaintzeko eskualde mailako ekimena. Mende laurden geroago, urteurrenaren ospakizunak gure herriak gordetzen duen ingurumen ondare honen balioa goratu nahi du.
UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuela hogeita bost urte betetzen dira
‘Urdaibai Bizigai’ izeneko erakusketa hiru atalek osatzen dute: Urdaibairen sorrera; Garapen iraunkorra eta kontserbazioa, eta Ikerketa eta ingurumen hezkuntza. Erakusketa, gainera, argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta itsasoko giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrez gain, osagarri berezi gisa, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna den Mokozabalaren (Platalea Leucorodia) lorratzei jarraituz egokitu da erakusketaren ibilbidea, bisitariak gidatze aldera. Erakusketa honekin Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi zaie.
Erakusketa ibiltaria Gernikan, Busturian (Madariaga Dorretxean), Bilbon, Gasteizen, Ordizian, Amurrion, Irunen, Ondarroan, Zumaian, Donostian, Balmasedan, Mungian, Amorebieta Etxanon Loiuko aireportuan eta Portugaleten egon da, Ermura etorri aurretik. Hurrena, Gernikara, hasi zen lekura, bueltatuko da erakusketa.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude