UKEk eta San Pelayo ikastetxeak lankidetzarako aliantza sinatu dute

18.11.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) eta San Pelayo ikastetxeak lankidetzarako aliantza sinatu dute. Aliantza horren nondik norakoak agiri elebidun batean jaso dute, zeinak sarrera bi atal eta klausuletan lau artikulu dituen. Akordioa kirol zinegotzi den Miguel Ledesmak eta ikastetxeko zuzendari nagusi Luis Angel Alvarezek sinatu dute. Lankidetzarako akordio hori uda aurretik landu eta adostu zen, zeinak urtebeteko iraupena izango duen. Akordioa luzagarri da, baldin eta alderdi biek data iragan eta gero ados badaude.

Erakunde biek misio, ikuspen eta baloreetan bat datoz ondoko puntuetan: herrian kultura fisikoa garatu eta sustatzeko xedeaz, herriko kirol sistema eta eskola kirola garatzen laguntzeko xedez kirol jarduerak ospa daitezen lankidetzan jardutea. Horiek horrela, jarduera multzoari ekitea adostu dute, ondorengo helburuak lortze aldera: eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea igotzea, beren bezeroen kirol beharrei aurre egiteko eraginkortasuna gehitzea eta baita ere horiei erantzuteko ahalmena. Eta azkenik, beren emaitzak hobetzea.

Akordio honen objektuak IMD Ermua eta Colegio san Pelayoren arteko aliantza jasotzen du, adostuta burutzen diren ekintza ugariren garapenerako, ekintzak ikasle nahiz horien familientzat izanik, bere hedapena ondorengo izanik. San Pelayo ikastetxea UKEren kirol eskaintza zabaltzen inplikatuko da, horrez gain bere ikasleek haren instalazioak erabiltzen dutenean horiek zaintzeko ardura hartzen du. Eta azkenik, jarduerak elkarrekin egitearen alde prest agertuz. UKEk berriz bere instalazioak utziko dizkio zentroari, horrek bere kirol jarduerak egin ditzan bertan. Horrek guztiak, erantsitako balioa ekarriko die bi erakundeei.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko