Kolonbiako dantzen tailerrak partaidetza arrakasta izan du

18.11.09
Udal Liburutegia

Kolonbiako dantza-tailerraren bi saiotan hogei pertsonek parte hartu dute. Horiek ‘Maguaré’ dantza talde kolonbiarraren eskutik dantza tipikoenen jatorria eta xehetasunak. Ezagututako dantzen artean cumbia, sanjuanero, bambuco, vallenato edo pasillo izan dira. Jarduera udal liburutegiak antolatu du ‘Munduko Paisaiak’ kanpainaren barne eta ostiralean bukatu zen.

‘Maguaré’ taldea adin ezberdinetako hamasei (16) dantzarik osatzen dute. Tailerreko saioetan dantzen inguruko testuinguru etnografikoa, horren erakustaldia eta bakoitzean erabilitako arropa erakutsi dute. Dantza taldeko kideek parte hartzaile bakoitzari pausuak ikasten eta praktikatzen lagundu zieten.

Tailerrean parte hartu dutenen artean Ermuan bizi duten kolonbiarrak eta bertakoak izan dira. Partaide guztiek ekimena oso positibotzat jo zuten, elkar ezagutzeko aukera ematen dutelako, espazio, denbora eta dantzaren zaletasun konpartituz.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte