‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki bilduma ikusgai dago Emakumearen Topagunean

18.11.09
Berdintasuna

Emakumearen Topagunean ikusgai dago astelehenetik ‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki bilduma. Irudiak Maria Dolores Moreno de Lafuente argazkilariarenak dira eta “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da. Aipatu kanpaina hori Gobernuz Kanpoko hiru Erakundek garatzen ari dira, eta horien artean ‘Ayuda en Accion’ dago, zeinak bilduma hau utzi duen. Erakusketa azaroaren 30era bitartean mantenduko da zabalik. Bisita orduak ondorengoak dira: astelehenetik ostiralera 9:30etatik ordu 1etara erdietara eta arratsaldez lauretatik zortzietara bitartean.

Maria Dolores Morenoren argazki bilduma honek munduko emakumeen aurpegiak erakusten dizkigu. Kultura, adin eta testuinguru ezberdinetako emakume gazte eta helduak, zeintzuek bere egunerokotasunean pobreziari eta genero diskriminazioari aurre egiteko erronka konpartitzen duten. Hogei argazkiez gain milurtekorako garapen-helburuei eta Beijing plataformari buruzko panelak era daude. Datu guzti horiek gure hausnarketa dute xede.

Emakumeek amore eman ordez, borrokari eusten diote eta esperantzaren eredu dira

Erakusketa “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da. Aipatu kanpaina hori Gobernuz Kanpoko hiru Erakundek(‘Ayuda en Accion’, ‘Entreculturas’ eta ‘Intered’) garatzen dute. Kanpainaren helburu nagusia garatze bidean dauden herrialdeetako emakumeek bizi duten diskriminazio egoera agerian jartzea eta, horrez gain eremu ezberdinetan jokatzen duten paper garrantzitsua gizon –emakumeen arteko ezberdintasunak sortzen eta iraunarazten dituzten jarrerak, egitura eta jokaerak aldatzeko lana aintzat har dadin.

Argazki bilduma honetan India, Nepal, Kanbodia, Vietnam, Mali eta planetako beste leku batzuetako emakumeen aurpegiak bildu dira. Soldatarik jaso gabe lan egiten duten emakumeak, bizirauteko eguneroko borrokan nekaezinak eta eguneroko elikagaiak lortzeko biziaren eskola gordinean ikasten dutenak. Horiek amore eman ordez, borrokari eusten diote eta esperantzaren eredu dira, ustez miseria gorrira kondenaturik dauden lekuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan