Jarduera egitarau zabala izango du Ermuak, azaroak 25eko ospakizuna dela-eta

19.11.09
Berdintasuna

Azaroaren 25 Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna da. Borroka eta errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatu eta aldarrikatzeko eguna. Egun berezi horretarako jarduera egitarau zabala prestatu da gure herrian, zeina atzokoan ezagutzera eman zen Emakumearen Udal Kontseiluaren bileran. Egitarau horrek barne hartzen ditu sentiberatasun, jabekuntza eta emakume nahiz gizonen parte hartzea sustatzeko jarduerak, gure gizarteko gaitz hori borrokatzeko xedez. Ermuan puntu morea duen 10000 kartel banatuko dira, beste 300 edizioko ‘Beldur barik’ leloa daramatenak eta beste 3000 pegatina baita ere. Horrez gain, herritarren kontzentrazioa egingo azaroaren 25ean, irakurketa gida eta gazteentzat poltsikoan eramateko espresuki prestatutakoak banatuko dira; tailerra eta filma emanaldia zine-zlubean.

Benetako berdintasunean oinarrituko ditugun gure harremanetatik indarkeria ezabatzea urte guztian zehar

Aurtengo ideia nagusietako bat indarkeriaren kontrako kanpaina ez dela egun bakarrrera mugatu behar, hori garrantzitsu eta sinbolikoa bada ere. Benetako berdintasunean oinarrituko ditugun gure harremanetatik indarkeria ezabatzeko ideia urteko 365 egunetan landu beharrekoa dela ebatzi da, kanpaina azaroaren 25etik hasi, eta hori hurrengo 25era bitartean mantenduz”. Horretarako beharrezkoa jotzen da prebentzioan etengabe aritzea, eta ahalegina gazteengana zuzentzea. Hori horrela, aurtengo protagonistak gazteak dira, ikerketa baten mamia izan eta bideo-klip bat grabatu dutelarik. Bideo horretan Legazpiko ‘Eutsi’ neska taldeak konposatu eta grabatutako abestia ikus eta entzun daiteke. Abestiaren titulua noski, ‘aurtengo leloaren berdina da, ‘Beldur barik’.

Bestalde, aipatu behar bloga ere ireki dela, non bideoa eta ikerketaren nondik-norakoak ematen diren. Blogera sartu bide-laster honetatik. Aukera Berdintasun sailak bideo-klipa eta abestia dituen DVDak banatuko ditu gazteen artean, kanpainaren edukia ezagutu eta mezuan sakontzerik izan dezaten, horretarako herriko ikastetxeen laguntza izango du eta aleak esaterako musika edo pintura eskolara, eta beste hainbat zentrotara bidaliko ditu. Abestiaren letrak hemen dituzu eskuragai.

Aurreko urteetan egindako legez, kanpaina ‘Berdinsarean’ partaide diren udalerri guztietan gauzatuko da, zeina Euskadiko udalerrien elkarteak ‘Eudel’ek eta Emakundek bultzatzen duten.

Kanpainako Materiala

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan