Zine-klubak ‘Paraiso travel’ tituluko filma kolonbiarra proiektatuko gaur
Mudo-Drogot elkarteak eta liburutegiak aurrera jarraituko dute Kolonbiari dedikaturiko zikloarekin. Azaroko zine-klubeko hirugarren saioan ‘Paraiso Travel’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma Simon Brand zuzendariarena da eta 2008an pantailaratu zen. Betiko legez gaurkoan pase bi izango dira, bata arratsaldeko 7etan eta bestea gaueko bederatzi eta erdietan. Filmak 110 minutu irauten du. Parte hartzen duen aktore taldea ondokoa da: Aldemar Correa, Angelica Blandon, Ana de la Reguera, John Leguizamo, Margarita Rosa de Francisco, Ana María Sánchez, Luís Fernando Munera, Pedro Capo Rodriguez y Vicky Rueda. Filma Jorge Blanco idazle kolonbiarraren eleberri batean oinarritzen da.
Zikloaren barne herriko ikastetxetako ikasleentzat filma emanaldia prestatu da biharko. Emanaldia goizeko 11:30etan egingo da, ikastetxeekin elkarlanean. Saio horretan ‘Los niños invisibles’ (2001. urtekoa) izenekoa proiektatuko da. Zuzendaria Lisandro Duque Naranjo da. Saio honetan Nancy González Coca izango da, emanaldia dinamizatu eta azalpenak emateko. Nancy bere herrialdeko zinean aditua da, aspektu juridiko, sozial eta politikoen inguruko ziklo, tailer eta emanaldiak antolatzen dituena. Horrez gain, zine alorreko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu izan ditu.
Sinopsia
Senar-emaztegai kolonbiarren istorioa kontatzen du. Bikotea legez kanpo sartzen da EEBBetan. Emakumeak New Yorken bizi nahi du, Amerikako ametzarekin obsesionaturik baitago. Gizona emakumearen atzetik doa maitasunagatik, baina Amerikako ametsean askorik sinetsi gabe. Munduko hiriburura ailegatu bezain pronto haserretu egiten dira bakoitzak bere bidetik jarraituz. Hortik aurrera, biek gora behera larriak pasako dituzte. Laster konturatu dira ametsetik amets gaiztora dagoen bidea oso laburra dela.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du