Santa Zeziliaren ospakizunak musika kaleratuko du

20.11.09
Gizartea

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hain zuzen ere datorren igandean, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu gaurtik hasi eta larunbatera bitartean.

Lehenengo jarduera atzo arratsaldez gauzatu zen, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran atera baitziren arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Partaideek udal liburutegiko eskaileretan taldearen argazkia atera zuten, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan jo zituzten hainbat pieza. Horiek artean banda txikiko taldekideei, perkutsio taldekoei (Batukadarekin), txistulariei eta ausposoinukoei entzuteko parada izan genuelarik.

Gaur gauen kontzertu eta jaialdia egingo da Santiago Apostoluaren parrokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak, Pispillu eta Alboka abesbatzek, banda txikiko eta gitarra txikien taldeko kideek. Igandean, lekukoa Irulitxa fanfarreko kideek hartuko dute.

Hauek kalejiran irtengo dira herriko bazter guztiak alaitzeko arratsaldeko seietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du