Jar ezazu puntu morea, indarkeria matxistaren aurkako seinale
Aukera Berdintasunerako sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale gisa. Berdintasun saila hamar mila kartel banatzen hasi da gaur bertan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren barne. Kartel horiek etxebizitzetako leihoetan, dendetako ateetan edota kotxeen leihatilatan ikustea espero du udal sail horrek. Puntu hori Euskal Autonomi Erkidegoaren gainerako udalerrietara ere ailegatuko da, emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinbolo gisa. Kartelak Abiapuntu, udal liburutegia, Emakumearen Topagunean eta bestelako bulego publikoetan eskuragai izango dira nahi dituzten pertsonentzat. Halaber, herriko hainbat denda eta ostalaritzako establezimenduetan ere jaso ahal izango dira.
Kartel banaketa bihar goizean eta etsi arratsaldean aurrera jarraituko du, baino herriko kaleetan zehar. Punto morea udaletxeko ere ikusi ahal izango da, balkoi nagusian tamaina handiko (2x2 mkoa) kartela zintzilikatuko baita azaroaren 25ean. Kartela behera ekar daiteke lasterbide honen bidez, ondoren inprimatzeko. Horrez gain, ‘Beldur barik’ lelopeko beste 3000 pegatina ere banatuko dira gure herrian, batez ere gazteriaren artean.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu