‘Barça’k 2008-2009 denboraldian irabazitako hiru kopak Ermuan
Ikusmin handia izan da gaur Ermuan Bartzelona Futbol Taldeak 2008-2009 denboraldian hiru txapelketa ezberdinetan irabazitako kopak ikusteko. Jarraitzaile ugari bildu da gaur Zubiaurre kaleko ‘Haizea’ kafetegian talde kataluniarrak eskuratutako hiru txapelketako kopak ikusi eta ukitzeko. Aipatu sariak Ermura etorri dira Ermuko ‘El Centenari’ Peñari esker, erakusketa ibiltari baten baitan. Kopak aipatu penaren egoitzan –‘Haizea’ kafetegian- egon dira goizeko hamarretatik arratsaldeko lau eta erdiak bitartean. Ordu horretan, Gasteizerantz eraman dituzte, bertako beste peña bateko kideek ikusi eta gozatu ahal izateko. Ermuko ‘El Centenari’ taldea 2000. urteko azaroan eratu zen eta une honetan 60 bazkide ditu. Elkarteko zuzendaritza batzordea Jose Manuel Sabugo (presidentea), Camilo Carballo (presidenteordea), Juan Mª Ortiz (idazkaria), Oscar Dominguez (diruzaina), eta Francisco Javier Martin, Raquel Dominguez eta Francisco Rodriguez bokalak osatzen dute.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko