Genero biolentziaren inguruko materiala biltzen duen irakurketa gida
Bihar Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, udal liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak elkarlanean, Genero biolentziaren eta bereziki emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko materiala biltzen duen irakurketa gida prestatu dute. Gida hau herrian emakumeenganako biolentzia ezabatzeko egunotan gauzatuko diren jardueren barne kokatzen da.
Gidak gaiaren inguruko hainbat material biltzen ditu: araudia, baliabideen gida, literatura, laguntza gidak, web-guneen helbideak, gaia jorratzen duten musika abesti eta filmak, eta beste abar luze bat. Gidaren osagarri hainbat materialarekin erakusketa jarriko da zerbitzuan bertan. Gidak, jada banatzen hasita daude eta, baita, leihoetan bihar jartzeko puntu moredun kartelak ere. Materialaren erakusketa azaroaren 30era bitartean mantenduko da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
