Euriak ez zion distirarik kendu emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazio jendetsuari

26.11.09
Berdintasuna

Atzo emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak jendetza bildu zuen Orbe Kardinalaren plazan. Agintariak, gizarte eragileak eta gazteak pankarta ireki eta hogei minutuko kontzentrazioa egin zuen. Parkanta horretan ‘Enmakumeenganako indarkeriari ez leloa irakur zitekeen. Horren atzean jendetza bildu zen, herriko gizon eta emakumeak. Jarraian, Aukera Berdintasuneko sailaren buru eta zinegotzi den Natividad Alonsok, eta Asier Ibaibarriagak Udabaltza osatzen duten alderdi guztiek aho batez y adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuten lehenak gazteleraz eta bigarrenak euskaraz, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioa bereziki gazteei dedikatu zaie eta benetako berdintasun egoera eta elkarrenganako errespetua aldarrikatu ditu, ‘Beldur barik’ bizi ahal izateko. Irakurketen ostean, ‘Eutsi’ talde legazpiarrak idatzi eta kantatutako ‘izen bereko abestiaren bideoa ikusi eta entzun ahal izan genuen bildutakoek. Segidan neska gazteen laukote batek hitza hartu zuen berdintasuna eta andrazkoekiko errespetua eskatuz. Gazteek gizartean erroturik ditugun hainbat errefrau oker baztertzeko eskatu zuten, besteak beste. Hori horrela, “maite zaituenak sufritu araziko zaituela” dioenari buruz gezurra dela azpimarratu zuten. ‘Benetan maite zaituenak, maite egingo zaitu, zu errespetatuz, zuren sufrimendu edo minik nahi izan gabe”.

Ekitaldia amaitzeko laukoteak Eutsi taldearen ‘Beldur Barik’ abestiko estrofa bat bere egin eta kantatu zuen. Abestiaren letra hori pdf formatuko beste fitxategi batean eskaintzen dugu, lasterbidea erabilita. Euskadiko Bertsolarien idazkari eta Euskal Biruseko kideak ere, egun eta ekitaldirako propio prestaturiko bertsoa bota zuen. Hitzak pdf formatuko beste fitxategi batean eskaintzen dugu, lasterbidea erabilita.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara