Zine-klubak ‘Celos’ tituluko filma proiektatuko du gaur
Mudo-Drogot elkarteak eta Aukera Berdintasunerako udal sailak antolatutako azaroko zine-klubeko laugarren eta azken saioan ‘Celos’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatu da. Filma Vicente Aranda zuzendariarena da eta 1999an pantailaratu zen. Betiko legez gaurkoan pase bi izango dira, bata arratsaldeko 7etan eta bestea gaueko bederatzi eta erdietan. Filmak 106 minutu irauten du. Drama generokoa da. Parte hartzen duen aktore taldea ondokoa da: Reparto: Aitana Sánchez-Gijón, Daniel Jiménez Cacho, María Botto, Luis Tosar, Alicia Sánchez, José Luis Oliva.
Sinopsia
Dena primeran dabil Carmen eta Antoniorentzat, ezkontzera doan bikotearentzat. Ustekabean, Antoniok neskalagunaren argazkia bat aurkitzen du, non beste gizon batekin agertzen den. Carmenek eta lagunek horrek garrantzirik ez duela esa narren, Antonio gero eta kezkatuago dago. Bapatean, Carmenenganako konfiantza galdu egiten du, edozer esan edo eginda ere. Antoniok bere buruarekin borrokan egin beharko du neskarengatik sentitzen duen amodioa eta haren iragana ezagutzeko beharra sentitzeagatik. Ideia horiekin obsesionatu egingo da erabat gaixotu arte: jeloskor kontrolatu ezin bihurtuz.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.