Garaipen programaren barneko pertsonek ‘eszenatokira’ atera dira

27.11.09
Gizartea

Gizarte Ongizate sailak zailtasunak edo gizarte, kognitibo edo instrumental eremuetan gabeziak dituzten pertsonekin lanean daramatza azken urteetan. Horrelako zailtasunak dituztenek ez daude lan munduratzeko eta gizarteratzeko programetan parte hartzeko prest. Egoera eta errealitate horri aurre egiteko asmoz, sailak pertsonen garapena eta gizarteratzea indartzea xede duen espazioa eratu du.

Espazio horri 2009an Garaipen izena jarri diote. Izenaren zergatia ondorengo hitz jokoan datza: garapen eta garaipen hitzen batuketan. Aurtengo ‘Garaipen’ programari uztailean eman zitzaion hasiera eta datorren abenduan bukatuko da. Programa dinamizatzeko ardura, ‘Daiteke’ aholkularitzaren esku utzi da. Aurtengo edizioan hogeita hiru dira parte hartzen ari diren pertsonak, zeintzuek bi talde eratu duten, astero Lobianora joaten direna jarduerak gauzatzeko.

Parte hartzaileek trebetasunak lantzeko gauzatzen dituzten jarduerak erakutsi dituzte jendaurrean

Uztaila eta irailean zehar taldeen dinamizazioa Pilar Pinilla psikologoaren esku egon da, zeinak lan egiteko “musikoterapia eta risoterapia” teknikez baliatu zen. Urrian eta azaroan aldez aurretik finkatutako helburuak lortze aldera, antzerkiko teknikatan oinarriturik lan egin dute. Atal honen arduraduna, Juan Luis Escudero aktorea izan da. Abenduan zehar, ingurunea ezagutzeko xedez, hainbat eduki landuko dituzte.

Atzo goizean programan parte hartzen dutenek Lobianoko auditorioan ekitaldia eman zuten, egiten dituzten jarduerak eta lortutako aurrerapenak senitarteko, lagun, teknikari eta udalbatzako agintari eta ordezkarien aurrean erakusteko. Emanaldia oso interesgarri eta aberasgarria suertatu zen, emaitzak begien bistan jarri baitzizkiguten. Eta egia izan, ikusteak asko errazten baitu memoria sakonetatik ondorioztatzen ibiltzea baino.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.