HIESa eta STGa prebenitzeko kanpaina informatiboa asteburu honetan

27.11.09
Gizartea

Abenduaren 1ean IHESaren Aurkako Eguna ospatzen da munduan. Hori dela-eta, IHESaren, sexu-transmisiozko gaixotasunen eta nahi ez diren haurduntzen prebentziorako kanpaina bat gauzatuko da Ermuan asteburu honetan. Kanpaina horretan preserbatiboak banatu eta hiru orriko baten mezu bat zabalduko da honako lemapean: Guztia biribil ateratzeko…ez zaitez gezurrezko mitoez fidatu, ez dira konponbidea! Erabil ezazu lagungarri bakarra eta onena! Konponbidea zure esku dago!

Mezu hori jasotzen duen hiru orrikoa eta preserbatiboa udalerriko leku eta ordutegi ezberdinetan banatuko dira larunbat arratsalde eta gauean. Hainbat gaixotasun prebenitzeko, sexu-harremanetan preserbatiboa erabili beharraren garrantziaz jendea ohartaraztea da kanpainaren helburua. Sarritan jai-giroan arrisku-faktore gehiago egoten da, besteak beste, hainbat substantzia kontsumitzen direlako, eta hori hain zuzen ere da kanpaina hau asteburuan egitearen zergatia. Beraz, edozein eremu eta espaziotan preserbatiboaren erabilera suspertzea da helburua, guztia biribil ateratzeko tresna bakarra preserbatiboa delako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.