San Martin kulturalak agur esango bertso eta kantuekin

27.11.09
Euskara

2009ko San Martin kulturalak agur esango digu bihar, hilabetearen hondarrean. Egitarauari bertsoz eta kantuz amaiera emango zaio. Izan ere, azaroaren 28ko eguerdian ‘Ermuan Kantuan’ ekimenaren ekitaldi berri bat egingo baita. Taldea eguerdiko hamabi eta erdietan herriko plazan bilduko da, ondoren kalejira egiteko.

Gauean berriz bertso jaialdi izango da Ermuan, bertan Amaia Aguirre, Xabier Paia, Joxe Agirre eta Ainhoa Aguirreazaldegi arituko dira. Hasiera baten iragarritako kartela, aldatu behar izan da, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdik azken momentuan, txapelketa nagusiko konpromisoak direla eta, kale egin dutelako. Ekitaldia gaueko 22:15ean izango da Lobiano kulturgunean eta gai-jartzaile moduan Asier Ibaibarriaga ermuarrak jardungo du azken bi urteetan egin bezala. Sarrerak salgai daude Elexosten, 7 eurotan Topakide txarteldunentzat eta Euskal Birusaren bazkideentzat eta 10ean gainerako guztientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin