Txabi Arnal idazleak haurrentzako literaturari buruzko hitzaldi-tailerra eskainiko du
Txabi Arnal herriko idazleak bihar abenduaren 1an haurrentzako literaturan agertzen diren tabuei buruzko hitzaldi-tailerra eskainiko du. Udal liburutegiak ekitaldia antolatu du eta Lobiano Kultur Gunean arratsaldeko 7etan egingo da. Ekitaldia gurasoentzat eta irakasleentzat zuzenduta dago.
Hitzaldiaren zehar Txabi Arnalek azalduko ditu orain dela denbora gutxi arte haurrentzako literaturan tabu ziren gai batzuk, esate baterako guda, heriotza, sexismoa edota gaixotasun psikikoak. Orain haurrentzako narratiba berrian agertzen da. Izan ere, idazleak analizatuko du nola heldu gai horiek; batzuetan politikoki zuzena izanda baina balio literarioa eduki gabe eta beste batzuetan naturala izanda eta estetikoki ondo zainduz.
Hitzaldiaren bitartean, hizlariak hainbat kontu erakutsiko ditu eta bai testualki bai ikonografikoki analizatuta izango dira. Hori horrela, liburu hauek tabu jakinak gainditzeko laguntzen dute.
Txabi Arnal idazleak haurrentzako literaturaren esker oneko egilea da. Hainbat liburu generoren argitaletxe nagusietan argitaratu du eta EHUko magisteritza fakultatean (Gazteizko unibertsitate-canpusean) lan egiten du.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
