Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3a da

01.12.09
Euskara

Badira urteak herriko ikastetxeetan egun hau ospatzen dutela, aurten ere, egun honetan hainbat jarduera burutuko dituzte: kirol saioak, hitzaldiak, kantaldiak, pelikulak... Ermuko Udalak ere, azken hiru urteetan egin duen bezala, gogoan du egun hau eta pare bat ekitaldi antolatu ditu ospatzeko: bata umeentzako jolasak eta tailerrak, Orbe Kardinalaren plazan 16:30etik aurrera, eta bestea, helduei zuzendutakoa, TXIRENE taldearen "Ogyrik karri etzun semia" antzezlana Lobiano Kulturgunean 19:30ean.

Komedia honetan, umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremana kontatzen da bakarrizketa batean. Txikitan emandako hezkuntza eta egungo egoeraren artean dagoen aldea adierazi nahi du.

Pausoz pauso semearekin komunikatu nahiean, amaren birziklapena ezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta bestetan une hunkigarriak ematen direlarik. Bi mundu hain desberdin adierazten direnez, bai gazteen eta bai helduen gozamena lortzen du. Sarrera doakoa da.

  • Antzezlanaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko