Maria Gentalek udal liburutegia bisitatu du

01.12.09
Udal Liburutegia

María Gentalek udal liburutegian bisita profesionala egin du. Bera Tarrasako Districte 2 (bd2) Liburutegiaren Zuzendaria zortzi urtez izan da. Orain dela gutxi, Tarrasako Liburutegi Nagusiaren Zuzendaria izendatu zioten.

Bisita pasa den asteazkenean izan zen eta egunaren zehar gure gonbidatuak berak gure herriko liburutegiaren instalazioak eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu zituen. Liburutegia eta beste udaleko zerbitzuen arteko elkarlanari esker garatzen dituzten jarduerak gehien erasan egin ziotena izan zen; esate baterako emakumeen topalekua edo Inmigrazioaren Saila besteak beste. Halaber hainbat herriko talde eta elkarteekin antolatzen direnak. Beste liburutegiaren zerbitzu bat atentzioa eman ziona eskuko ordenagailuen mailegua aretoan izan zen.

Bisitaren amaieran Bartzelonako Diputazioko liburutegien Sareak editatzen dituen argitalpen eta foiletoak eta gure liburutegia eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak editatutakoak elkarri eman zizkioten.

  • María Gentalaren argazkia

Udal liburutegiak eta Maria Gentalek lan egiten zuen liburutegiak (Terrasako Districte 2) hamazazpi mila biztanle inguruei arreta ematen diete. Hori dela eta, esperientziak eta inpresioak partekatzea oso interesgarria izan zen.

María Gentalek Euskadiko hainbat herritan anistazuna eta udal liburutegiei buruzko ikastaroa eman du, eta Katalunian egindako III. UNESCOri elkartutako liburutegien jardunaldietan  Ermuko liburutegiko lankide batzuek parte hartu zutenez Maria Gentalek bisita bueltatu nahi izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte