Gizarte-Ongizateko zerbitzuek egoitzaz aldatuko dute hilabete honetan
Udal gizarte-ongizateko zerbitzuek egoitzaz aldatuko dute hilabete honetan bertan. Sailak Komentukua kalean eta Udaletxe ondoan duen eranskina utzi eta Erdikokale 21ean prestatu zaion egoitza berrira lekuz aldatuko. Udara artean ‘Pasialeku’ Eguneko Zentro ohia zenaren eraikinera. Egoitza berrian saileko langile tekniko eta administratibo guztiak batuko ditu. Bertan oinarrizko gizarte zerbitzuetako lankideak (gizarteratzekoak, GLLtakoak, dorgomenpekotasuna prebenitzekoak), gizarte eta hezkuntza eremuak atenditzeko taldeak ( familia nahiz kale hezitzaileak) eta inmigrazio ataleko teknikaria bilduko ditu. Aldaketa horrek, beste bat ere dakarki berarekin batera, kultur alorreko zerbitzuak Lobiano kulturgunean kokatuko baitira, behin-betiko. Hori horrela, gure lankide Patxi Lopez aldaketa gauzatzen denetik aurrera Lobianon kokaturik egongo da, bertatik koordinatuko baitu dinamizazio lanak eta bertan egingo gure herrian jarduerak egituratzen dituzte gizarte eragile eta kolektiboetako ordezkariekin bilerak.
Sailak informazio kanpaina berezia abiaraziko du, bi orriko bat argitaratu eta banatuz
Erdikokaleko eraikin hori erabilera berrira egokitzeko egin behar izan diren lanak ia amaituta daude. Lan horiek Enplegua Sustatzeko Toki-Inbertsiorako Esatuko Fondoaren –E Plana deritzanaren- barne gauzatu dira, zeina Administrazio Publikoko Ministeriotik jasotako diru-laguntzaz finantzatu den. Ministerio horrek 298.383 euroko diru-laguntza –BEZ barne- eman dio gure udalari eraikina egokitzeko obretarako. Zerbitzuaren egoitza aldaketa aste batean egingo da, hain zuzen ere, abenduaren 14tik 19ra bitartekoan. Aipatu aste horretan ez da herritarrik hartuko gizarte-ogizateko zerbitzuan. Hori horrela, sailak herritarren harrera egokitu egin du, zitak aurreratuz edo atzeratuz, zerbitzuan eragin eta eragozpen handirik ez sortzeko xedez. Abenduaren 21ean udal gizarte-ongizate zerbitzuen ohiko jardunera bueltatuko dira, hori bai herritarrak Erdikokaleko egoitza berrira joan beharko direlarik atendituak izateko.
Gizarte-ongizate sailak informazio kanpaina berezi eta propioa prestatzen ari da, egoitza aldaketa horren berria zabaltasunez ezagutarazteko herrian. Informazio kanpaina horren euskarri propio prestatzen ari den bi orrikoa izango da, zeina laister baten ermuarrok gure etxebizitzetako buzoietan jasoko dugun.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko