Milioiak guztiontzat, baietz Ermuari egokitu aurten!

03.12.09
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) aurtengoan ere, loteriaren partizipazioak banatuko diete bezeroei. Iaz, egindako kanpaina berreskuratu, baina aldaketa batekin, Gabonetarako partizipazioan eman ordez Erregetarako banatuko ditu. Ekimenari asteburu honetan emango zaio hasiera eta kanpainan hogeita bost establezimenduk hartuko dute parte. Elkarteak bezeroekin konpartitu nahi du saria jasotzeko dagoen aukera, –iaz sari txiki bat, jaso baitzuen- horien fideltasuna eskertzeko. Eusko Jaurlaritzak kanpaina hau babestu eta diruz lagundu du.

Establezimendu parte hartzaileek kartila eta seilu batzuk banatuko dizkiete bezeroei. Hauek kartila betetzen dutenean Ipar Kutxa entitateko bulegora joan beharko dute kartilaren truke euro beteko loteria partizipazioa jasotzera. Zozketa betiko legez, urtarrilaren 5ean egingo da, Madrilen. Kartilak partizipazioz trukatzeko azken eguna, abenduaren 29a izango da. Merkatari eta ostalarien elkarteak bezeroei herriko zerbitzuetan duten konfiantza eta fideltasuna eskertu nahi digute, aberastu gaitezen aukera bat eskainiz. Esan ohi denez …eta tokatzen bada? Guztioi, zorte on!.

Ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda ondorengoek osatzen dute: La relación de los establecimientos participantes es la siguiente: Fontanería Valle, Juana Mari, Enter Informática, Itsaskolor, Bolsos Sagardui, Dskaro, Angela, Truccos, Blush, Gauzak, Gutiérrez, Alimentación Torres, Dulce Bebé, Peque´s, Peluquería Malla, Family Company, Tejidos Marina, Calzados Pablo, Calzados Eder, Optika Itze, Frutería Anouar, Idoia Denda, Todo 100 Idoia, Margel, Joyería Senén, Floristería Mari Asun.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute