Langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartu du Udalbatzak, hiru urtetarako

03.12.09
Erakundea

Udalbatzak onartu berri du langileentzako lan baldintzak arautuko dituen hitzarmena. Hitzarmen hori hiru urtez izango indarrean, 2009tik 2012ra bitartean. Organoak hitzarmenaren testua onartu zuen atzokoan PSE-EE-PSOE, PP eta EAJ-PNV aldeko botoekin eta EB-Berdeak taldearen abstentzioarekin. Hitzarmenak bi testu ditu, bata funtzionarioei dagokiena eta bestea lan-hitzarmeneko langileei. Hitzarmen horrek ez du jaso langileen ordezkarien babesik, eta hortaz, ez darama ordezkaritza duten CCOO, UGT eta ELA sindikatuetako kideen sinadurarik. Ordezkariek eta langileria alorrak ia urtebete eman dute lanean eta negoziazioan eman arren, artikulu bat oztopo izan da erabateko adostasuna lortu ez izateko. Sindikatuek hitzarmen agiriari uko egin zioten “erakutsitako formak errefusatzearen seinale”, uztailean akordioa lortu arren, onarpena atzeratu eta bi aldeen artean adostutako testuak “aldaerak izan dituelako; ñabardurak edo batean edukikoak, kasuan kasu”.

Langileria alorreko ordezkariak hitzarmenaren aspektu eta edukiak azaldu zituen. Jose Luis Clementeren esanetan, testua eta horretan jasotako baldintzak “onak dira eta, aspektu ekonomikoari dagokionean onenak bizi dugun egoeraren araberako”. Horrez gain, “langileei kalterik ez eragiteko osokora hitzarmena ekarri izana aitortu zuen, beranduago eginez ezin izango baitzen aplikatu 2009an bertan”. Zinegotziak azpimarratu zuen “testua urtebeteko lanaren emaitza dela, horretan bi aldeek jardun izan dutelarik”, batzen gaituena gehiago izanik banatzen gaituena baino”. Clementeren ustez “zerbitzuaren kalitatean, familia eta lanaren arteko uztarketan, langileen lana ebaluatzeko metodoen ezarketan eta erakundearen barne karrera profesionala sustatzeko oinarrian aurrera egiten duelarik.

Ermuak ez du hitzarmenik onartu laurogeita hamargarren hamarkadatik

Alkateak adierazi zuenez “diferentziak egon arren, hitzarmena lan garrantzitsua izan da, testu duin, aurkezgarri eta defendagarri delarik”. Totorikaren hitzetan “hitzarmenak enplegua mantentzearen, lan orduak progresiboki murriztearen eta trebakuntza eskaintza areagotzearen aldeko apustua da, erakunde bizia mantendu, eraginkor eta lehiakorrak izateko eta herritarren beharrei erantzuteko”. Horrez gain, “langabetuek udaletxean praktikak egin ahal izatea” aurreikusten duela azpimarratu zuen, besteetan ez bezala, horrelakorik ez baitute jasotzen. Azkenik eta ideia nagusi bezala, “enplegua eta KPIa mantentzearen eta, ondorioz, erosteko ahalmena ez murriztearen aldeko hitzarmena krisialdian egon arren”.

EB-Berdeak alderdiko bozemaileak “akordioaren bila alde biek eginiko ahalegina eskertu zuen eta baita aurtengoan gai honen inguruko informazio gehiago eduki izanak”. Rosa Caballerok esandakoaren arabera “langileak hitzarmenik gabe egon dira 1994tik, testua Udalhitz delakoaren antzekoa da, eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuan oinarritu da”. Nolanahi ere, abstentzioaren alde agertu zen “uztailean adostutakoa ez delako errespetatu”.

Hitzarmenak ondo aspektuak jasotzen ditu, laburbilduta:

  • 1555 orduko lan jarduna.
  • Norberak libre hartzeko egunak gehitzen ditu (2009an 1555 orduko lan jarduna eta 3 egun libre, 2010ean 4 egun libre, 2011n 5 egun libre eta 2012an 6 egun libre). Horrek, atsedenerako eta norbere gauzetarako egunak hobeto banatzea suposatuko duelarik.
  • Trebakuntza programak eta karrera profesionala bultzatzea. Lan-bizitzan zehar maila aldaketak egiteko eta profesionalki hasteko aukerak areagotuz.
  • Barne sustapenak langileentzat eta Udaltzaingoko agenteak D taldetik C taldera birsailkatzea, 2009tik 2012 bitartean soldatak progresiboki egokituko zaizkielarik, 2/2008 Legean xedatutakoaren arabera.
  • Adopzioz, harreraz nahiz jaiotzez aita-ama izateagatiko egunak gehitzea.
  • Haurdun dauden emakumeek erditu aurreko azken hilabetea atseden hartzeko izatea.
  • Hitzarmeneko lan baldintzak aplikatzea baita Toki-garapeneko programetan dihardutenei ere.
  • Hirurtekoak abonatzeko modua aldatzea. Hori horrela, langileak lortu duen sailkapen talde gorenean ordainduko dira guztiak, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, atzeraeraginezko ondoriorik gabe.
  • 2009an soldatak %2,5 igotzea, eta gainontzeko urteetan Kontsumo Prezioen Indizea gutxienez. Igoera %0,8 izango dela bermatuz, baldin eta KPIa horren azpitik gelditzen bada.
  • Argazki honetan udalbatzakideek bozka ematen ikus ditzakegu atzokoan eginiko Osokoaren Bilkuran.
  • Argazki honetan EB-Berdeak alderdiko bozemailea hizketan ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua