‘Arratsaldean kontu-kontari’, Maite Arreserekin
Hileko lehen larunbatero egin legez, bihar ‘Arratsaldean kontu-kontari’ ekimenaren saio berri bat egingo da udal liburutegian. Ipuin kontaketa saioa haurrentzako aretoan egingo da, arratsaldeko bost eta erdietan hasita. Saio hori 4 urtetik 9ra bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta dago. Ipuin kontalaria bihar Maite Arrese izango da. Kazetaritza ikasi zuen eta antzezten ospea lortu duen aktore honek “Txoritxo batek esan dit’ tituluko emanaldia eskainiko digu.
Maite Arrese Beasainen jaio zen, kazetaritza ikasi zuen eta Maskarada antzerki taldeko kide izandakoa da. “Kutsidazu bidea, Ixabel”, “Zorion perfektua” eta “Izarren argia” tituluko filmetan parte hartu du. Horrez gain, telebistako ‘Goenkale’ sail ospetsuan ere jardun du lanean. Egun Granadako ‘La Maquiné’ antzerki taldean dihardu lan egiten. Sarrera doan da. Antolatzaileek puntualtasuna eskatzen dute, emanaldia hasi eta gero enbarazurik ez sortarazteko.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte