Ermuko Udalaren Ziklo-kroseko Sari Nagusia
Ermuko Udalaren Ziklo-kroseko Sari Nagusia, Jose Agustin Fuentesen memoriala, korrituko da bihar gure herrian. Proba Ermuko Txirrindulari Taldeak antolatu du eta Beti Ondoko zirkuituan jokatuko da. Lasterketa hau antolatzeko udal kirol zinegotzigoak 4.150 euroko diru-laguntza eman du. Lasterketako ibilbideak 2.454 metroko luzera izango du. Zirkuitua mistoa da, barne asfaltoa, bidea, belartza eta oinez ibiltzeko guneak nahasten baititu. Saioari hasiera emango zaio goizeko hamarretan. Ordu horretan 30, 40 eta 50 urtetik beherako txirrindulari maisuek –gizon nahiz emakumezkoek- korrituko dute.
Kadeteak ordu bete beranduago ekingo diote lanari eta juniorrak eguerdian. Karrerarik garrantzitsuena, 23 urtetik beherakoentzat eta elitekoentzat arratsaldeko ordu 1ean aterako da. Lasterketa UCI delakoaren Txirrindularitza araudiarekin, Espainiako txirrindularitza Federazioko araudi teknikoarekin, eta aplikagarri zaizkion gainerako guztiekin bat korrituko da. Izen-emateak proba bakoitzari hasiera eman aurretik egin ahal izango dira, Beti Ondon bertan.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira