Gaztela-Mantxako Zentroak kultur astearen XXXII. edizioa ospatzen

04.12.09
Gizartea

Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak kultur astearen XXXII. edizioa ospatzen ari da. Asteari eta egitarauari aurreko asteburuan eman zitzaien hasiera eta, ekitaldiak izango dira datorren asteartera bitartean. Margo erakusketa irekita dago. Bertan Benito Herraizek pintatutakoak oleoak daude ikusgai. Erakusketa zabalik egongo da datorren asteartera bitartean eta lanegunetan arratsaldeko 6:30tik 8:30ra bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan, aldiz, hamabietatik ordu bietara bitartean.

Asteazkenean kirola eta kontrakturei buruzko hitzaldia eman zuen Juan Ortega fisioterapeutak. Gaur, Gaztela-Mantxa lurraldean tipikoak diren platerak ikusi eta dastatu ahal izango dira, Kultur Etxean, arratsaldeko 8etatik aurrera. Bihar, larunbata, berriz, haurrek pintura lehiaketa izango dute, goizeko hamaiketan hasita. Ondoren abestiak eta musika herrikoia izango da, Andaluziako Arima koruarekin, Flor de Tomillo eta Zumake taldeekin.

Arratsaldez ere, musika izango da protagonista. Kasu honetan, Jabier Fernandez kantariak abestuko duena, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Iganderako, karta joko txapelketa iragarrita dago, tutea, arratsaldeko hiru eta erdietan hasita. Egitaraua astelehenean aurrera jarraituko du antzezlan batekin. Izarraitz taldeak ‘Eguneroko Entremesak’ lana eskainiko du, Juan Carlos Colinaren zuzendaritzapean. Emanaldia Lobianon izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrera doan da. Programari asteartean emango zaio amaiera, beste karta joko txapelketan batekin, kasu honetan musekoa, arratsaldeko hiru eta erdietan hasita.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko