“Gureak ere badira neska-mutiko hauek” kanpaina bihar amaituko, mahai-inguru batekin
Inoren kargura ez dauden Adin Txikiko Etorkinen egoera ezagutarazteko kanpaina bihar amaituko da. Kanpainari amaiera emango zaio gazte horien egoera zeinden aztertuko duen mahai-inguru baten bidez. Ekitaldia Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko zazpietan hasita. Mahai-inguruari jarritako titulua “Inoren kargura ez dauden Adin Txikiko Etorkinen egoera Euskal Herrian” da. Mahai-inguruko hizlari izango dira Arartekoaren ondokoa, Julia Hernandez eta SOS Racismo elkarteko kidea, Peio Aierbe. Sarrera librea da.
Julia Hernández Valles Zuzenbidean lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean, eta Kriminologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, zerga zuzenbidean, laneko aholkularitzan eta gizarte segurantzan diplomaduna da.Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko abokatu gisa jardun zuen 1989tik 2004ra arte. Gai penal eta zibiletan espezializatu zen, batez ere adingabeen eta emakumeen eskubideak defendatzen. Aldi horretan, Emakume Abokatuen Sareko kide izan zen, emakume abokatuen hainbat biltzar nazionaletan parte hartuz eta, foro horietan, emakumeen eta adingabeen aldeko zenbait hitzaldi emanez.
Arartekoaren ondoko bezala, emakumeen eta adingabeen eskubideekin lotutako hainbat biltzar, mintegi eta hitzalditara joan eta horietan parte hartu du. Horrela, aipatzekoa da "Gazte Delinkuentziazko fenomenoak: Zigorrak ezartzeko modu berriak" izeneko Nazioarteko Biltzarrean parte hartu zuela Sevillan, 2007ko azaroaren 6 eta 7an; baita ere Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Munduko III. Biltzarrean, Bartzelonan, 2007ko azaroaren 14tik 19ra bitartean. Bi biltzar horietarako, izenburu hau zuen hitzaldia prestatu zuen: "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak babestuko dituen legeria berria behar da".
Kanpaina hau Ermuan ditugun Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatu dute: Eguarbitza Misio Taldea, Komite Internazionalistak, Urko-Punto, Cáritas, Maishule, Ayuda en Acción, Huancavelicaren Lagunak, Sahararen aldeko Plataforma, ELA sindikatuarekin eta SOS Racismo elkartearekin batera.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko