Gabonetako jakiak prestatzen ikasteko tailerra haurrentzat

09.12.09
Udal Liburutegia

Haur ermuarrek Gabonetako jaki eta plater bereziak prestatzen ikasteko aukera izango dute bihar. Aukera hori udal liburutegiak antolaturiko tailer baten bidez izango dute, zeina Munduko Paisaiak izeneko kanpainaren barne dagoen. Tailerra haurrentzako aretoan egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Izen-ematea doakoa da.

Kolonbiarrek Euskadin duten ASOCOLVAS elkarteko kide bat Ermuko udal liburutegira etorriko zaigu, lurralde hartan eta Gabonetan tipikoak diren postreak eta mokadu txiki gaziak nahiz gozoak nola egiten diren irakatsiko modu erraz eta entretenigarrian.

Ikastaroa doakoa. Erabat praktikoa izango da eta tokiak mugatuak dira. Hori horrela, liburutegiak aldez aurretik izena ematea eskatzen du. Horretarako bertako 943 179212 telefonora deitu edo biblioteca@udalermua.net. helbide elektronikora idatzi behar da datuak emateko. Jarduera honekin udal liburutegiak Munduko Paisaiak izeneko kanpainari amaiera emango dio. Kanpaina horrek Kolonbiako kultura ermuarron artean ezagutarazteko xedea izan du, urriaren 24az geroztik hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu duelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte