Berdintasunaren aldeko gizonen topaketa
Datorren larunbatean 16:30etik aurrera Lobiano Kultur Gunean Zipriztintzen elkarteak antolatutako jarduera "Elkarguneen bila" izenekoa eskainiko da. Ekimena Emakunde eta Gazte Sareagatik babestuta dago. Arratsaldean zehar mahai-inguru bat egingo da. Parte hartuko dutenak honakoak dira: Mikel Losada aktorea, Dominique Saillard (berdintasun teknikaria eta genero inguruko gaietan aditua ), Ritxard Bacete (antropologoa eta genero inguruko gaietan aditua) eta Goiatz Mínguez-ek (berdintasunaren teknikaria) moderatuko du.
Jardueraren helburua berdintasunaren aldeko gizonen eta emakumeen arteko lana garatzeko klabeak pentsatzea da.
Zipriztintzen elkarteak Ermuko herritarrei gonbidatzen die jardueran parte hartzeko.
Jarraian, bai jardueraren diptikoa bai kartelaren loturak agertzen dira.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan