Gizarte-ongizate sailak astelehenean hasiko ditu egoitza berrira lekuz aldatzeko lanak
Gizarte-ongizate saila egoitzaz aldatuko da, harrera gune bakarra izan eta atentzioa hobetzeko. Sailak Komentukua kalean eta udaletxe ondoan duen eranskina utziko du datorren astelehenean. Egoitza aldaketa aste batean egingo da, hain zuzen ere, abenduaren 14tik 19ra bitartekoan. Aipatu aste horretan ez da herritarrik hartuko gizarte-ongizateko zerbitzuan. Hori horrela, sailak herritarren harrera egokitu egin du, zitak aurreratuz edo atzeratuz, zerbitzuan eragin eta eragozpen handirik ez sortzeko xedez. Abenduaren 21ean udal gizarte-ongizate zerbitzuen ohiko jardunera bueltatuko dira, hori bai Erdikokaleko egoitza berrian.
Egoitza aldaketa gizarte-ongizateko zerbitzu guztiak leku eta eraikin berdinean kokatzeko beharrari erantzun egoki bat ematera dator. Egoitza berri eta bertan kokatutako zerbitzuak herritar ororentzat dira, gure bizitzan zehar ditugun beharrizanei erantzuna ematen laguntza nahi dugun bakoitzean erabiltzeko. Beharrizan horiek anitzak izan daitezke eta gaztaroan, zahartzaroan, menpekotasunean edo langabezian gaudenean jo dezakegu bertara. Eta baita ere, zalantza zehatz bati erantzuna eman nahi diogunean.
Eraikin eta egoitza bakar batean zerbitzu guztiak modu integralean batzeak hobekuntz dakar
Gizarte-ongizateko udal zerbitzuetako egoitza izango den eraikin hori goitik behera eraberritu da, erabilera berrira egokitzeko, udara artean Pasialeku, Eguneko Zentroa izan baita. Azken hilabeteetan eraikin hori erabilera berrira egokitzeko egin behar izan diren lanak egin dira. Lan horiek Enplegua Sustatzeko Toki-inbertsiorako Estatuko Fondoaren –E Plana deritzanaren- barne gauzatu dira, zeina Administrazio Publikoko Ministeriotik jasotako diru-laguntzaz finantzatu duen. Egoitza berria herritarrei egokiro harrera egiteko prestatu eta jantzi da, hori horrela elkarlanean lan egiteko aretoak, bilerak egitekoak ditu, familiak nahiz taldeei harrera egitekoak eta, itxaron gelak ere bai.
Egoitza berria prest eta jantzita dago, altzairuak eta informatikako ekipoak jada barnean daudelarik. Eraikina janzteko xedez, Eusko Jaurlaritzak gizarte-ongizateko proiektu berritzaileentzat duen elkarrekin finantzatzeko dituen laguntza lerro eta deialdiari heldu dio sailak. Hori horrela, Gizarte-Ogizateko egoitza Bateratuaren proiektua aurkeztu zuten finantzazioa eskuratu asmoz. Eskariak bi proposamen berritzaile egiten zituen, batetik, kudeaketa integrala espazio fisiko berean eskaini ahal izatea. Eta, bestetik, esku_hartze sozial komunitarioari heltzeko eredu bati bultzada ematea. Eredu hori, esku-hartze sozialeko espazio berezituetan oinarritzen da: sozial eta laborala, sozial eta hezkuntzakoa eta sozial eta osasunezkoa. Egoitzako altzari eta ekipamendurako Enplegu eta Gizarte-Ongizateko sailetik jaso den diru-laguntza 68.000 euro izan da.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu