2009-2010 ikasturteko Guraso Eskola datorren astean abiatuko da

11.12.09
Gizartea

Famili laguntzarako zerbitzua seme-alabak dituzten sendiei zuzendutako zerbitzua da, familiak indartu, sendotu eta laguntzeko, betiere hezkuntza, gizarte eta famili arloko zailtasunak gaindi ditzaten. Laguntza profesional, zuhurra eta doakoa ematen du. Zerbitzu honen bitartez eta beste gauza askoren artean gurasoei prestakuntza ematen zaie eskoletan, famili arloko diagnostikoak egiten dira eta familiei nahiz euren kideei laguntzeko esku hartzen da, zerbitzuaren edo komunitatearen baliabideak erabiliz. Prestakuntza alorraren barne, Gurasoen Eskola izenaz ezagutzen den jarduerak gori-gori izango da abendutik eta martxorako hilabeteetan. Guztira herrian ikasten (Haurtzaindegi edo eskolaurrean, lehen eta bigarren hezkuntzan –A eta B mailak- eta LHIKan) seme-alabak ditugun gurasoontzat hogeita hamasei saio egingo dira datozen aste eta hilabeteetan.

Saio horietan gurasoen artean zalantzak sortzen dituzten eta haiek kezkatzen dituzten hainbat gai jorratuko dira. Egitarauan jasotako gaien artean ondokoak aurki ditzakegu: 0tik 3 urtera bitarteko lehen urratsak, diziplina eta maitasuna ildo beretik joan daitezke, emozioak ez dira ipuina, edo seme-alabekin izaten diren gatazkak konpontzeko pausoak. Saio didaktiko hauek Agintzari, Gizarte Kooperatiba Elkarteko teknikariek zuzentzen eta gidatzen dituzte. Honen gizarte hezitzaileek saioetan tratatu beharreko edukiak landu eta aurkezten dituzte, ondoren parte hartzaileen zalantzak argitzen saiatuz. Parte hartzen dutenek materiala, argitalpenak eta bertaratzeagatiko egiaztagiria jasotzen dute.

Aurten Guraso Eskolak hainbat berrikuntza dakartza. Horien artean, ondokoak daude ekimena Lobianon zentralizatuko dela, ikastetxe ezberdinetan egin ordez. Saioak etapa akademikoka eta adinka antolatu izana. Saioak arratsaldez eta eskola orduez kanpo egingo dira, gurasoen parte hartzea erraztu eta areagotzeko. Horekin, bikoteak bertaratzea sustatu nahi da, parte hartzera ama eta emakumeen lepo gainean utzi gabe. Azkenik, haurtzaindegi zerbitzua ere aukeran izango dute, haurreskola eta lehen hezkuntzako gurasoek.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko