‘La Ola’ filma proiektatuko ikasleentzat, ‘Zineskola’ ekimenaren barne
‘Zineskola’ ekimenaren edizioak aurrera jarraituko du aste honetan. ‘Irudi Biziak’ drogamenpekotasun-heziketa eta prebentziorako programaren barne nihar bigarren filma ikusi ahal izango da Ermuan. Programa hau Lobiano Kultur Gunean garatuko da eta bertara udalerriko derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta Lanbide Hastapenetarako Ikastegiko ikasleek bilduko dira. Zineskolan 2009/2010 ikasturtean zehar proiektatuko diren lau filmetatik bihar bigarrena emango da. Proiektatuko den bigarren hori: ‘La Ola’ titulukoa da.
Programa honen helburua arazoei aurre egiteko gazteen trebetasunak lantzea da, pertsona independente, arrazoidun, autokritiko, arduratsu eta autonomo moduan –ez mendeko pertsona moduan, beraz- beraien garapen osoa suspertuz. Hori guztia filma bakoitzean azaltzen diren jarrera eta gatazkak aztertuz egingo da, irakasleen laguntzarekin.
Programa hau doakoa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Drogamenpekotasunen zuzendaritzak eta gure udalak finantzatuko baitute.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.