Nor naiz ni?, tituluko olerki liburuaren aurkezpen ekitaldia
Teresa Amalia Martinez ermuarrak olerki liburua idatzi du. Liburu horri Nor naiz ni? titulua jarri dio eta ‘Beta Ediciones’ argitaletxearekin plazaratu du. Estreinako liburu hori bihar, abenduak 15ean, jendearen aurrean aurkeztuko du, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 5etatik aurrera egingo den ekitaldian.
Aurkezpen ekitaldi horretan autorea bera izanen da. Teresa Amaliak liburua argitaratu bitartean egunero izan dituen barne-borrokak eta egindako ibilbideaz mintzatuko. Berarekin batera, Emakumearen Topaguneko eta Udal Liburutegiko arduradunek izango dira, herriko autoreei eskaintzen dizkieten babesa agerrarazteko. Ekitaldian, olerkietako hainbat ozenki eta bertaratutakoentzat irakurriko ditu. Alboka Musika eskolako gazteek ere bertan izango dira, ekitaldia musikaz janzteko.
Ekitaldira bertaratzeko gonbiteak prestatu dira eta horiek Emakumearen Topagunean nahiz udal liburutegian jaso daitezke. Dena den, sarrera librea eta doan da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte