Gozatu Gabonak topera kalean, EMO elkartearen eskutik

16.12.09
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) aurtengo Gabinetarako animazio egitaraua propio prestatu du. Elkarteak eragingarri bat gehiago eskaini nahi du jendea kaleetara ateratzeko eta kaleak girotzeko xedez, inor etxean geratu gabe. Egitarauan batez ere musika ikuskizunak eta kaleko antzezpenak daude, horri ‘Gabonetan kalera’ leloa jarri diotelarik. Egitaraua anitza da eta argitaratu duten kartel, batean jasotzen da. Horren barne fanfarreen emanaldiak, perkusioa, suziriak, antzezpenak, malabarerak eta akrobaziak aurreikusita daude. Ekitaldiak asteburuetan egingo dira, horiei abenduren 19an hasiera emango zaielarik eta urtarrilaren 9an amaituko.

EMOEk egitarau hori prestatu du Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailak hiriguneak dinamizatzeko, horien erakargarritasun eta lehiakortasuna gehitzeko helburu duten diru-laguntza deialdiari atxikita. Egitarau osoa pdf formatuan eskaintzen dugu, bertan talde, egun eta orduak zehazten direlarik.

Egitarauaren laburpena ondorengoa da:

  • Abenduaren 19an: Musika, ‘Irulitxa fanfarrearekin
  • Abenduaren 26an: “Bande Déplacée” ikuskizuna, Deabru Beltza taldearekin.
  • Abenduaren 29an: “El pisito” antzezlana, ‘Trapu Zaharra’ taldearekin.
  • Urtarrilaren 2an: “Animatic” ikuskizuna, ‘Scuraplats’ taldearekin.
  • Urtarrilaren 9an: “Ellas bailan solas” antzezlana, ‘Pikor teatro’ taldearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.