Herriko odol-emaileentzako aurtengo azken aurreko deia
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, abenduaren 17ko ostegunerako. Deialdi hori aurtengo 2009ko azken aurrekoa izango da, abenduaren 30ean autobusa Sallabentera bueltatuko baita. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dugu bi egunotan, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.
Esan bezala, beste autobus bat Sallabente auzora etorriko da abenduaren 30ean. Deialdiaren berri jasotzeko, odol-emaileek etxean jasotzen dugun ohiko eskutitzaz gain, azken boladan sms mezu bana ere hartzen dugu gure eskuko telefonoetan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.