Zine-klubak ‘Vivir de pie: las guerras de Cipriano Mera’ dokumentala proiektatuko
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ‘Vivir de pie: las guerras de Cipriano Mera’ tituluko dokumentala proiektatuko du gaur zine-klubaren saioan. Emanaldia zine dokumental, sozial eta politikoaren barne txertatzen da. Gaurko emanaldirako lana herriko Ateneo Libertarioak aukeratu eta proposatu du. Emanaldian Julio Albitre kazetari eta publizista egonen da, lana aurkezteko. Lana Valenti Figuresek zuzendu du eta 124 minutuko iraupena du. Bi emanaldi emango dira asteroko legez, lehen arratsaldeko 19:00etan eta bigarrena 21:30etan, Lobiano Kulturgunean. Sarrera doakoa da.
Sinopsia
"Vivir de pie" Espainiako Guda Zibilean izan zen pertsonai interesgarrienetako baten ezkutuko istorioa kontatzen du: Cipriano Mera Sanz. Valentí Figueresen dokumental honek “heroi anarkista baten ahotsa eta memoria berreskuratzen du, erbestean 62 urte bete ondoren bere gorputza eta poltsa eskuratzearen zain”. Garai bateko ideal eta gertakizunetan murgiltzen da, haren bizitza utopiaren abentura handian bihurtuz eta, protagonistaren kasuan, Historiaren bidaian protagonista nagusi eginez. Dokumentalak argitaratu gabeko agirien bidez trapu biltzaile eta legez kanpoko ehiztari baten odisea kontatzen du, igeltsero eta UGT sindikatuko kidea zena, eta iraultzaile eta ekintza-gizon izan zena CNTn. Guda Zibilean ejertzitoaren IV Taldea gidatu zuen eta jeneral italiarrak mendean hartu ere, bere helburuari eutsi beti: Franco erailtzea. Tabernari, jostun, trenbideetako langile eta beste ogibide asko izan zituen gizon baten historia ere bada, ezkutuan beste bizitzak batzuk izan zituenak Zaharra, Lehoia, Prailea eta abarreko goitizenak izan zituenak. Azken baten askatasunaren bandera jaso zituzten eta Mundu berri eta hobeagoarekin amets egin zuten gizon eta emakume askoren bizitzak eta istorioak.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko