‘Herriko merkataritza zugatik bustiko da’, Gabonetarako kanpaina

18.12.09
Gizartea

Udal Toki_Garapen Alorrak eta herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak gabon egunetan gure kale eta plazak dinamizatu eta alaitzeko hainbat ekintza prestatu dituzte elkarlanean. Hasteko, euritakoak maileguan uzteko durante los días de Navidad. Por un lado, se lanza la kanpaina abiaraziko dute. Kanpina horri ondoko leloa jarri diote: “AURTEN ERMUKO MERKATARITZA ZUREGATIK BUSTIKO DA. Bat-batean euria hasten bada, euritakoa geuk utziko dizugu”. Horren barne, EMOEko elkartekide diren establezimenduek herritarrei uzteko hainbat euritako izango dituzte prest. Horiek, maileguan jaso diren denda eta tabernatara bueltatu beharko direlarik erabili ondoren. Kanpaina hau gaur hasi eta gabon jai eta egunak amaitu bitartean mantenduko da. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek beren ate edo erakusleihoetan adierazgarri bat izango dute. EMOEk utziko dituen aterkiak zuriak izango dira, eta horietan Ermua Merkataritza Gunearen logo eramango kolore urdinean.

Udalak ere euritakoak utziko dizkie, horien beharrean dauden pertsonei bere zerbitzuak dituen eraikinetan. Udaleko aterki edo euritakoek granate korporatibo koloretakoak izango dira eta erakundearen logotipo zuria eramango dute.

Segway elektrikoetan joango diren bi pertsonek EMOEren berri emango dute

Bestalde, ekimen hau herritarren artean zabaltzeko bihar –abenduak 19- eta Gabon gauen egunean bi langilek argitaratutako foiletoak banatuko dituzte, EMOE elkartearen jardun eta kideen berri banatuz. Langileok Segway izeneko aparailu elektrikoetan ibiliko dira, udalerri osoan barrena. Publizitatea banatzeko ekimen hori goiz eta arratsaldez egingo da. Ordutegia ondokoa da: 12etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Abenduaren 24an berriz, ekimena bakarrik arratsaldez egingo da, bost eta erdietatik zazpi eta erdietaraino.

Bestalde, Gabon gauerako beste ekitaldi garrantzitsu bat. Egun horretan herriko plaza parke erraldoi batean bihurtuko da, bertara ‘Zur Jokoak’ enpresaren 20-25 joko ekarriko dira. Jokook zurezkoak izango dira eta familia osoa elkarrekin erabili eta konpartitzekoak. Euria egiten badu, jokoetako aparailuak San Martin edo Etxe Zuria deritzan arkupeetara eramango da.

Honako ekintzen bidez herriko Merkatari eta Ostalarien jarduera sustatu eta horien zerbitzuak ezagutzera eman nahi dira. Horrez gain, egun berezi hauetan herria dinamizatzeko eta kaleak jendez betetzeko xedea ere badute. Elkarteak egiten diharduen lanaren berri eman nahi zaie herritarrei, bertakoek bertan geratu eta eros dezagun eta, ahal bada, beste herritakoek erakarriz. Ermuan badugu zer ikusi eta zer erosi. Ermuko Merkatari eta Ostalarien babesean ekintza eta jarduera ugari egiten dira urte osoan zehar, horiek gure udalerriko garapen sozial eta ekonomikoari laguntzen diotelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko