‘Big Mama Montse’ BluesLab3 ikuskizunaz dator bihar Lobianora

18.12.09
Kultura eta Gazteria

‘Big Mama Montse’ musikaria eta taldea Ermura datorkigu bihar, bere azken muntaiarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du gaur aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Montserrat Pratdesaba, Big Mama Montse, San Quirze de Besora herrian jaio zen (Katalunian) 1963. urtean. Gitarraren zale amorratua da, bere kasaz jotzen ikasui zuelarik gaztaroan. Hamabi urtekin gitarra jo eta bere abesti propioak konposatzen zituen.

Erritmoa, erritmoa, erritmoa... perkusioa, joaldia, sendotasun akustikoa... Gitarran du abiapuntua bluesak, aho-soinuarekin sendotzen da ondoren, danborren larruan burrunba eginez gero... antzinako indarrarekin ahotsari leku egiteko. Big Mamak, dama kataluniarrak, interpretatzen du bluesa hiru musikari bikain alboan dituela, emozioen faktoria batetik sortzen den ozentasunarekin jokatuz. Estatuan, estiloa maisuki lantzen duen emakume bakarra.

  • Big Mama Montse: ahotsa eta gitarra
  • Victor Puertas: harmonika
  • Manolo German: kontrabaxua
  • Olivier Rocque: bateria

Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuituaren barne txertatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu