Energia geotermikoa erabiliko du Izarrak, enpresa hazitegi eta teknologi eraikin berriak

22.12.09
Ingurumena

Ermuko Ekonomi Sustapenerako sozietate publikoak, ‘Proimersa’k herrian energia berriztagarri bat ezartzeko aukerari bide emango dio. Izan ere, Ermua eta Mallabia lotzen dituen BI-3302 errepidearen alboan eraikitzen ari den eraikin berrian energia geotermiko instalazio jarri baitu. Egun Ermuan energia berriztagarrietako hainbat sistema ezberdin baditugu, esaterako fotovoltaikoa eta termikoa. Aldiz, geotermikoa estreinakoz erabiliko da, Izarran esan bezala, hirugarren sektorerako eta teknologi zentroko eraikin horretako berogailu sisteman erabiliko baita.

Trukaketa geotermikoko sistemek lurraren azalean eta lurrazpian dagoen hotz-beroaren diferentzia aprobetxatzen dute, bero-ponpa baten oinarrituriko teknologia bidez beroa transferitzeko ur-putzu batera, zeina gerora eraikinaren berogailu sisteman erabiliko den. Neguan zorupean dagoen hotz-beroa altuagoa da azalean dagoena baino.

Hori horrela, energia geotermikoak ur sistema itxi baten zirkuitua izan behar du, zeina eraikinaren lurrazpian eta 100 metroko sakoneran zulatzen diren putzuen bidez lortzen den. Ermuan altxatzen ari garen Teknologi eta Enpresa hazitegi Zentroan horrelako lau zulo egin dira. Zulo horietatik barna urak zirkulatuko du, 110 metroko sakonera arte jaitsiz. Beroturiko ur hori enpresa hazitegiko berogailu sistemak izango duen bero-ponpak jaso eta banatuko duelarik.

Sistema geotermikoa Soluciones Energéticas Alternativas S.L.L. enpresa ermuarrak instalatuko du

Instalazioak 30 kW-ko potentzia izango du. Instalazio horren osagarri eguzki-energia termodinamikoko bigarren bat izango da eraikinaren enpresa hazitegiaren terrazan. Bertan 24 panel jarriko dira, zeintzuek beste 30 kW-ko potentzia erantsiko diote sistemari.

Sistema bi horiek uztartzeak energia eragingarritasun altuagoa izango du ondorio gisa, berotu nahiz freskatzeko kostua jaitsi eta gutxituz. Horrekin batera, atmosferara gas kutsatzaile –batez ere berotegi-efektuaren erantzulea den CO2- gutxiago bidaliko da.

Energia berriztagarriak erabiltzea bat dator Udalbatzarrak Ermuko Toki-genda 21 hedatzeko eta garapen jasangarriaren alde egiteko hartu dituen konpromisoekin. Izan ere, Ermuan jasangarritasuna lortzeko ekintza planaren 7. lerroan esaten denarekin bat dator. Lerro horretan, udal instalazioetan energia aurreztu eta hori eraginkortasunez kontsumitzea proposatzen eta mota horrelako energian hedatzearen aldeko apustua egiten baita.

 

  • Muntaia honetan Zentro Teknologiko eta Enpresa hazitegi berria amaitutakoan nolakoa izango den ikusi dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko