Caritasek elkartasuna deia egin du Gabonetarako, gehien behar dutenei laguntzen jarraitzeko
Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, gehien behar dutenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali du. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “Jakin badakiela gure ekonomia eta gogoa uzkurtuta egoten direla krisialdi sasoietan”. Nolanahi ere, “Caritasen ustez, “besteekin batera bizi eta konpartitutako poztasunek gustu hobea izaten duten legez, estualdiak ere jasangarriagoak dira bidean laguntasuna emango diguten pertsonen eskuak eta elkartasuna aurkituz gero”.
Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Gure berdintzat hartu itzazu. Aniztasunak aberastu egiten gaitu” titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.
Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 77 pertsona edo familiei laguntza eman zaie azarora bitartean. Iaz, aldiz, atal honetan 44ri lagundu zitzaien. Beraz, krisialdia dela eta laguntza behar dutenen kopurua hasi egin da. Horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak ere egin ditu aurten eta Ekorropa dendak aurrera segitzen du, non berttako lanpostuak mantendu diren. Idatzian adierazten da gazta eta esnekien ekoizpena hobetzeko proiektuari laguntzeko xedez aurtengoan ere diru-kopuru bat erabili dituela Peru lurraldeko Ticllos herrian.
Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 4.728,20 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 34.525,57 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 37.458,50 eurotakoak. 2008ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:
Gastuak | Zenbatekoa | Diru-sarrerak | Zenbatekoa |
---|---|---|---|
Diru-laguntzak familiei | 14.109,61 | Gabonetako diru-bilketa | 4.728,20 |
Pisuaren mantenua | 1.502,25 | Bestelako diru-bilketak | 2.454,30 |
Sukaldaritza eta jostun ikastaroak | 859,34 | Emariak | 2.944,00 |
Fotokopiak | 1.271,75 | Elizbarrutiko fondoak | 13.119,00 |
Telefono gastuak | 323,82 | Diru-laguntzak | 14.213,00 |
Ticlloseko (Peru) proiektua | 16.458,80 | ||
Guztira | 34.525,57 | 37.458,24 |
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko