Gabonetako euskarazko ekintzen programa, datorren astelehenean hasiko

22.12.09
Euskara

Datorren astean abiatuko da umeei zuzendutako Gabonetako ekintzetako edizio berria. Horretan 123 umek eman dute izena eta sei egunetan zehar ondo pasatzeko asmoz eta eskolan edo etxean ikasitako euskara aisialdi giroan eta egoera informaletan erabiltzeko asmoz hainbat ekintza burutuko dituzte. Urtero egiten den moduan aurten ere hiru multzo osatu dira eta multzo bakoitzak sei egunetan zehar Ermutik kanpo lau irteera izango ditu, hala nola Basondora edota Olentzeroren etxera bisita, Txuri-urdinera patinatzera, San Mames edota Anoeta futbol zelaiak ikustera, museoak bisitatzera eta abar. Horretaz gain Ermuan gelditzen diren egunetarako tailerrak egingo dituzte Lobiano kulturgunean, beraz, 28tik aurrera sei egunetan zehar umeak eta gazteak geldirik ez dira egongo eta denon gustuko jarduerak egitea espero dugu.

Bestalde, azken urte hauetako joera errepikatuz, nagusien taldean izena emandakoen kopurua txikitu da, hori dela eta Euskara Sailak eurei zuzendutako egitaraua aldatu behar izan du eta normalean talde handian egin ezin diren ekintzak sartzea erabaki du, hala nola zaldiz ibiltzea, Zumaiatik belaontziz ibiltzea, graffiti eta fimo tailerrak... izango dituzte, besteak beste. Beraz, izena eman duten guztientzako aukera zein hobea!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko