Alokairu babestuko 55 apartamentu eraikitzeko proiektua esleitu du PROIMERSAk
PROIMERSAk (Promoción Inmobiliaria Ermua, S.A.k) alokairu babestuko 55 apartamentu eraikitzeko oinarrizko-, exekuzio eta obra horren zuzendaritza-proiektua esleitu du gaur. Esleipenak Donostiako Mitxelena Arkitektoak, S.M.ari egin zaio eta behin-behinekotasun izaera du, Proimersa sozietatearen batzorde orokorrak hartu duen erabakiaren arabera. Batzorde Orokor hori gaur eguerdian bildu da ezohiko bilkuran, esleipenaren erabakia PSE-EE-PSOE, PP eta EAJ-PNV udal taldeen aldeko botoekin hartuz. EB-Berdeak taldea abstenitu egin da.
Enkargu horren barne daude baita babes ofizialeko beste 18 etxebizitza, babesturiko alokairu erregimenekoak, beste 8 etxebizitza libre, trastelekuak eta horiei guztiei loturiko urbanizazioa ere. Hori guztia Abeletxeko partzelan eta ‘Olañeta etxebizitza ohia’ izenez ezaguna den 18. egikaritze-unitatean. Alokairu babestuaren formula estreinakoz erabiliko da gure herrian. Formula hori Lurraren Lege berrian jasota dago, publikoak izan eta zuzkidura-lurzoru erabilera dutenen partzeletan alokairu babestuko apartamentuak egite aldera. Apartamentu horiek publikoak behar dute izan eta baita ere horiek erabiltzeko araudia.
Ermuan estreinakoz egingo diren alokairu babestuko 55 apartamentuen ezaugarriak
Alokairu babestuko 55 apartamentu horiek 40-45 metro karratu erabilgarri izango dituzte. Alokairu babestuko apartamendu horiek etxebizitza izateko aukera berria eskainiko diete egun etxea lortzeko zailtasun bereziak dituzten hainbat kolektiboei. Alokairuaren erregimenak etxebizitzen esleipendunen egoera ekonomikoa berraztertzea aurreikusten du, esleipendu izateko hasieran zuten egoeran mantentzen diren edo hobera egin duten jakite aldera.
Gaur eginiko esleipen prozesuari hasiera eman zitzaion aurtengo uztailan, lehiaketaren iragarkia EEEaren egunkarian argitaratzearekin batera. Lehiaketara bost enpresek erantzun zuten, horiek proposamen arkitektoniko bana aurkeztu dutelarik. Proposamenak xehetasunez aztertu eta baloratu izan dituzte teknikariek urria eta azaroan zehar. Azterketa horretan oso kontutan hartu izan diren aspektuak, besteak beste, proposamen arkitektoniko horien kalitatea, eraikuntzen jasangarritasuna edo ezarritako irizpideetara zenbateraino egokitu izana. Horrez gain, oso kontutan izan da baita ere, proiektuak inguruko partzela eta etxebizitza pribatuen gain izan dezakeen eragina, hori baxuena izan dadila lortu nahi baita, eraikuntzak daudenekin integratuz.
Udalak etxebizitzen inguruko jardunaldiak egingo ditu 2010eko lehen hiruhilekoan
Balorazioan kontsideratutakoaren artean ondorengo aspektuak izan dira:proiektuan erabiliko diren materialak gogor eta iraunkorrak izatea –apartamentuak txandaka erabiliko baitira-, horiek mantenu baxukoak izan daitezela eta eraikinetan energia berriztagarriak erabili daitezela, jasangarritasunari mesede egiteko. Prozesuan zehar Emantzipazio Eskolan ibilitako neska-mutiko gazteen taldea ibili da –gehienbat beraientzat izango baita proiektua- horiek jakinaren gainean eduki eta beren iradokizun, ideiak nahi babesa jasotzeko. Gazteek diseinuari buruzko ideia eta iradokizunak egin dituzte eta baita apartamentuok erabiltzeko araudiari buruzkoak ere. Horietan aukera izateko eta erabiltzeko baldintzei buruz xehetasunak aurrerantzean emango dira, baldintzok zehaztu eta gorabeherak ezagutu ahala.
Udalak etxebizitzen inguruko jardunaldiak egingo ditu datorren 2010eko lehen hiruhilekoan. Jardunaldiok irekiak izango direla eta horren barne lehiaketara aurkeztutako proposamenekin erakusketa antolatzea aurreikusita dago. Jardunaldien harira, udala lantzen ari den etxebizitza politikaren hainbat atal ere landuko dira.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran