UKEko 2010eko tarifa berriak jadanik kirol instalazioetan har daitezke

30.12.09
Kirolak

UKEk urtero egiten duen bezala eskaintzen dituen zerbitzuen tarifa berriak jakinarazi nahi du. Horretarako, agertzen diren tarifa berriak koadernoa sortu da eta bai Miguel Ángel Blanco udal kiroldegian bai Betiondoko Kirol konplexuan dohanik banatuko da. Datorren urtean salneurriek igoera txikia izango dute. Hori horrela, bai abonamenduetan bai alokairuetan eta gainerako zerbitzuetan %1a igoko dira. Familiaren abonuan urteko igoera 1,80 euro izango da eta orain txartelak 173,80 balio izango du. 18 urte baino gutxiago dutenentzat urteko abonuaren igoera 65 zentimo izango da eta datorren urtean abonuak 64,70 euro balio izango du. 18 urte baino gehiago izanez gero, abonuaren salneurria 109,20 euro izango da (kasu honetan igoera 1,10 euro izango da).

Ekonomiko baliabide gutxi daukatentzat bai familiaren abonuetan bai 18 urte baino gehiagoko abonuetan salneurriaren %50eko deskontua har dezakete. UKEk laguntzak Miguel Angel Blanco instalazioetan kudeatuko ditu.

Abonu hauen kuotak banku erakundeen bidez urtarrilaren hamabostaldian helbideratzen hasiko dira.

Pasa den urtean tarifa berriak abonatuen etxeetara bidali ziren. Aurten, ordea, UKEk zerbitzu hau modifikatzea erabaki du, hau da, aurten tarifa berriak dituen koadernoa, nahi izanez gero, digitalki erabiltzaileen posta elektronikoetara bidaliko da. Horretarako, interesatuta daudenak posta elektronikoa bidali behar diote honako helbide elektronikoari: polideportivo@imdermua.com. Gainerakoek koadernoa lor dezakete bai kirol instalazioen mostradoreetan bai beheko loturan ''Informazio gehiago''.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da