Azterketak direla-eta, ordutegi berezia liburutegian

04.01.10
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak ordutegia luzatuko du azterketak direla eta, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da urtarrilaren 7tik otsailaren 5era bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da.

Aste bukaeretan ohikoa mantenduko da

Aste bukaeretan ohiko ordutegia mantenduko da, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez 5etatik 8etara.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz