3.000 pertsona inguru Eguberriko Haur Parkean

05.01.10
Kultura eta Gazteria

3.000 pertsona inguru joan dira itxi berri den Eguberriko Haur Parkera. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, handiagoa izan da. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:

2010ko Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak
Eguna Goizean Arratsaldean Guztira
Abenduaren 26a (ostirala) - 213 213
Abenduaren 27a (larunbata) 130 280 410
Abenduaren 28a (igandea) 128 285 413
Abenduaren 29a (astelehena) 180 288 468
Abenduaren 30a (asteartea) 155 289 444
Abenduaren 31 (asteazkena) 114 - 114
Urtarrilaren 2a (larunbata) 67 149 216
Urtarrilaren 3a (igandea) 67 221 288
Urtarrilaren 4a (astelehena) 131 254 385
Guztira 972 1.979 2.951

Aipatzekoa, irakurketa txokoa

Aurten ere harrera eta kritikarik onenak jaso duen jarduera guraso eta haurrentzako irakurketa txokoa izan da. Ekimena udal liburutegiak proposatu du eta, bertan irakurgai egon diren aleak ere bere fondoetatik ateratakoak izan dira. Erabiltzaileak pozik agertu dira aukera honekin eta, antolatzaileek baita ere, jaso duten erantzuna dela-eta. Irakurketa txokoa karpa batean jarrita egon da eta hori bi zati berezituk osatzen zuten. Bata, haurrentzat eta horretan, koloretako kuxinak zeuden lurrean eseri eta irakurtzeko. Bestea, gurasoentzako prestatutakoa zen, mahai eta aulkiak zituen, jarrita erosoago irakurri ahal izateko.

  • Irakurketa-gunean hainbat haurrak jolasten

Haurrentzako liburu bilduma 0tik 12 urtera bitartekoentzat aukeratutako marrazkidunak eta gomendatutako hainbat osatzen zuten. Guzti horiek udal liburutegian daude eta bertan eskatu eta maileguan hartu daitezke. Irakurketa txoko horrek monitore bat ere izan du, aholkularitza lanak egiten. Gurasoen txokoan hain gaikako liburu irakur daiteke irakurketaren bidez seme-alabeei arreta jartzeko, haurtxo elikatzeko eta, oro har, haurren arazoak konpontzeko. Begirale batek ipuin-kontaketaren bidez gurasoei irakatsi zioten beren seme-alabei entretenitzen.

Udal liburutegia, kanpaina mota hauen bidez irakurle berrien bila joaten saiatzen da. Aisi-lekuetan egoten saiatzen da. Hori horrela, liburutegira joan ezean jendeak liburuak har ditzake.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude