Gabonak kalean ekimena bihar itxiko, ‘Ellas bailan solas’ antzezpenarekin

08.01.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) aurtengo Gabonetarako propio prestatutako animazio egitaraua bihar amaituko da. Elkarteak eragingarri bat gehiago eskaini nahi izan du jendea kaleetara ateratzeko eta kaleak girotzeko xedez, inor etxean geratu gabe. Egitarauan batez ere musika ikuskizunak eta kaleko antzezpenak biltzen ziren, eta horri ‘Gabonetan kalera’ leloa jarri diote. Egitarauari bihar emango zaio amaiera, ‘Pikon teatro taldeak antzeztuko duen ‘Ellas bailan solas antzezpenarekin. Antzezpena plazan hasik oda arratsaldekoz azpietatik aurrera, eguraldia lagun badugu eta eragozpeni kez badu jartzen.

Sinopsia

Adineko bi emakume xarmagarri, euren gurpil-aulki automatikoetan eta bizi ziren zahar-etxetik ihes egin berri dutela, txundituta dabiltza hiriko kaleetan zehar. Zelariak euren bila dabiltza, baina erabakia hartuta daukate: ez dira gehiago bazter batean utzitako trasteak izango.

Itxuraz ahulak dira, baina, doazen lekura doazela, nahasmendua sortzen dute. Izan ere, aske sentitzearen ondorioz indarberrituta ageri dira, eta euren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte gure begien aurrean. Autonomo izan nahi dute, baina ezin dute mendeko izatea saihestu, ikusleak behar baitituzte.

Bakarrik egiten dute dantza, itsasoa ikusi nahi dute eta arriskutsuak izan daitezke, zahar-etxeko arduradunek hiri guztitik jarri dituzten kartelek diotenaren arabera. Hobe da haiei kontra ez egitea.

Oraindik ere ametsak dituzten adineko zoriontsuei eginiko omenaldia da. Mundua konkistatzeko prest daude beti, trufari, bizitza trago luzeetan edanez.

EMOEk egitarau hori prestatu du Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailak hiriguneak dinamizatzeko, horien erakargarritasun eta lehiakortasuna gehitzeko helburu duten diru-laguntza deialdiari atxikita.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude