Txabi Aranal idazleak, ‘Urakan’ liburu berri aurkeztuko

11.01.10
Udal Liburutegia

Txabi Arnal idazle ermuarrak idatzi duen azken liburua –Urakan titulukoa eta Kalandraka argitaletxekoa- aurkeztuko du bihar Ermuan. Ekitaldia herriko ikastetxetako ikasleentzat izango da eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko hamaika eta erdietatik aurrera.

Urakan misterio bat asmatzeko bilaketa intentsuaren istorioa da, emozio eta sentsazioak uztartzen dituena. Testu deskriptiboa da, figura literarioez josia datorrena, bere mezuak izaki delikatuenak ere kolektiboarentzat mesedegarri izango den indarrez eta apaltasunaz eta horrek duen balioaz hitz egingo digu. Herri osoa izutzen duen urakanaren indarrari, tximeleta ahul baten eragina kontrajartzen zaio, bere hegoak astintze soilarekin, haize bortitzak lapurtutako koloreak bueltatzeko gauza baita, tristura gainditu eta pozari leku eginez.

Txabi Arnal haur literaturako idazle oso ezaguna da, zeinak hainbat liburu ospetsu argitaratu dituen. Arnal irakaslea da, Vitoria-Gazteizeko kanpusean dagoen EHUko irakasle-eskola fakultatean eskolak ematen diztuelarik.

  • Irudi honetan Arnalek idatzitako azken liburuaren aurkezpen-ekitaldia iragartzeko kartela ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz