Isaac Totorika monjea La Oliva monasterioko Abat izendatu berri dute

13.01.10
Gizartea

La Oliva (Nafarroa) monasterioko komunitateak Isaac Totorika Izagirre (1961) ermuarra Abat hautatu berri du. Monje zistertarra hau orain artean Ziortzan egon da, bertako monje arduraduna izan delarik. Isaacek berrogeita zortzi urte ditu, sei anai-arreben artean bosgarrena da eta horien artean Ermuko Alkate Carlos Totorika dagoelarik. Ermuarrak karguan jardungo du sei urtez. Abade bedeinkapena abenduaren 30ean egin zen, ekitaldiaren buru Iruñako artzapezpiku eta Bilboko Gotzaina izan zirelarik.

Isaac Totorika La Oliva monasterioko Abat hautatu dute, azaroan Pablo Gordillo Cañasek karguari uko egin eta gero. Isaac Ermuan jaiotakoa da; sinesmenaren deiari erantzunez 1993ko martxoan La Oliba monasterioan sartu zen eta bost hilabeteren bueltan nobizio abitua jantzi zuen. Handik Ziortzara joan zen, bertako kide egiteko hasierako botoak emanez 1995eko abuztuaren 15ean, eta, gerora, 1998ko uztailaren 31n behin-betikoak. 2007ko abenduan apaiz egin zen eta iazko urtarriletik aurrera Ziortzako arduradun edo nagusi bezala jardun duelarik, Bilboko Elizbarrutiaren www.bizkeliza.org web-gunean, jasotzen denez.

Abenduaren 30ean La Olivan eginiko zeremonia eta mezan, Abat berriak erkidegoko artzainaren ezaugarri diren fede-erregela eta artzain-makila hartu zituelarik, artzapezpikuaren hitzak eta Sainduen letania entzun eta gero. Isaacek segidan ondoko hitzak adierazi zituen, eskerrak emanez: “Jaun Jaungoikoari eskerrak ematen dizkiot, abade kargua hartzeak berarekin baitarama eskertzea, erantzukizuna eta Ziortzako ‘zama’ utzi behar izana. Erabaki honek espiritualki hazten jarraitzeko eta Jaunarekiko harremanean aurrera egiteko balio izan baitit. La Olivara pozez nator, eta anaiei esan diedan moduan, guztion artean ‘karitatearen eskola’ eredu izan behar dugu erkidegoan eta gure egunerokotasunean, gure sortzaileei jarraiki. Jaunari eskerrak ematen dizkiot, monasterioak pertsona eta sinestun moduan hazten lagundu didalako”.

  • Irudian Isaac Totorika ermuarra Ziortzan beste monje batzuekin

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du