Igor Astarloaren omenaldiak Miguel Indurain ekarriko du Ermura
Igor Astarloa txirrindulari ermuarrak kide, zaletu eta bizilagunengandik omenaldi beroa jasoko du bihar. Ekitaldia ‘Kafe Baque’ etxeak antolatu du, gure udala eta Kirol Erakundea laguntzaileak direlarik. Igorren herritarren berotasuna sentitu ahal izango du beste behin, 2003an munduko txapeldun izan zenean bezalaxe. Orduan harrera egin zitzaion herrian eta kabriolet batean herritik bira eman zuen ermuarrak agurtu ahal izateko eta horien txaloak jasotzeko.
Bihar arratsaldez txirrindularitzarekin zerikusi duten pertsona ospetsu asko bilduko da Ermuan, agintari, kirolari eta federazioetako ordezkariekin batera. Guztiek agur esango diote Igorri eta txirrindularitzan berak egindako ibilbide oparo eta emankorrari, profesionalki korritzeari erabaki baitu. Etorriko direnen artean ondokoak daude: Miguel Indurain, Pavel Tonkov, Marino Lejarreta, Julian y Rubén Gorospe, Unai y David Etxebarria, Iván Mayo, Dani Clavero, Joseba Beloki, Aitor Galdós, Sabino Angoitia, Iker Camaño, Pedro Horrillo, Markel Irizar, Roberto Laiseka, Alberto Leanizbarrutia, David López, Mikel Pradera, Aitor Hernández, Amets Txurruka eta Virginia Berasategi.
Nahi duten pertsona guztiek txirrindulariekin bat egin eta bizikletaz 2 km-ko martxa egin ahal izango dute. Anima zaitez eta bizikleta ekarri!
Bi kilometroko martxa kontrolatua egingo da bihar herriko kaleetatik zehar, horrekin bat egin ahal izango duelarik nahi duten guztiek. Zirkuituari bost buelta emango zaizkio, lehenengo biak irekiak dira eta nahi duenak parte har dezake. Azkeneko hirurak, aldiz, txirrindularientzat soilik izango dira. Ez da sasoi betean izan behar, bakarrik gogoa eduki eta bizikletaz agertzea. Programak ondokoak jasotzen ditu:
PROGRAMA
- 15:30etan Harrera gonbidatuei udaletxeko Osokoaren Bilkura Aretoan.
- 15:45etan Igor Astarloari intsignia jartzea eta honek Ohorezko Liburuan sinatzea
- 15:55etan Ekitaldiko argazki ofiziala ateratzea.
- 16:00etan Ekitaldiari hasiera emango zaio eta gonbidatuak aurkeztuko dira Orbe Kardenalaren plazako kioskoan. Aurkezlea, Juan Mari Guajardo.
- 16:30etan Txirrindularien martxa Ermutik barrena: 2 km-ko ibilbidea: Plazatik-Valdespinako Markesera-Goienkalea-Irudiko kalexka- Zubiaurre eta Cardenal Orbe
- Lehenengo 2 bueltak: Carlos Totorika + Igor Astarloa + Gonbidaturiko txirrindulariak + Ermuko Txirrindulari Elkarteko Txirrindulari eskolakoak + herritarrak
- Azken 3 bueltak: Igor Astarloa + Gonbidaturiko txirrindulariak
- 17:15etan Omenaldiko ekitaldi nagusia Orbe Kardenalaren plazako kioskoan: Aurkezlea, Juan Mari Guajardo.
- Ohorezko aurreskua
- Txapela jartzea:Igor Astarloaren lagunak
- Opariak ematea: Ermua eskumuturrekoa (EMOE); Ermua FTko elastikoa, Plaka oroigarria ematea: Bizkaiko Txirrindulritza Federazioa
- Plaka eta lore sorta: Cafés Baqué
- Oparia, Ermuko Txirrindulari Elkartearen eskutik
- Alkatearen hitzak eta plaka oroigarria ematea.
- Igor Astarloaren hitzak.
- 18:00etan Txokolate-jana herrikoia eta askoz gehiago
- 20:00etan Omenaldiari amaiera emango zaio
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako