Ermuan dirua bilduko da Haitira laguntza bidaltzeko
Ermuak dirua bildu eta Haitira bidaliko du herri hari laguntzeko. Horretarako kontu-korronte bat ireki da, non herritarrok gure dohaintzak egin ditzagun. Kontu korronte hori BBK entitatean ireki da eta urtarrilaren 31ra bitartean zabalik mantenduko. Jakina denez Karibean dagoen herri horrek lurrikara bortitza izan zuen asteartean eta harrez geroztik, biztanleriak larritasun egoera baten murgildurik daude, eskasi eta gabeziak nagusi izanik nonahi. Ekimenaren berri emateko Alkatetzak bandoa prestatu eta kaleratu du, zeina etxebizitzetako portaletan jarri den. Bando horrek hitzez hitz ondokoa dio:
“Joan den asteartean, urtarrilaren 12ko goizaldean, gertatutako lurrikararen ondorioz Haitiko herritarrek bizi duten tragedia dela-eta Ermuko Udalak Haitiko herriarekin bat egitea erabaki du. Talde politiko guztien eta tokiko GGKEeen akordioz eta Nazioarteko Kooperazioko Sailaren bitartez "larrialdiko esku-hartze humanitario"arekin bat egiteko eskatzen zaie Ermuko herritarrei, zeina nazioarteko laguntza bideratzeko dirua biltzekoa izango den.
“Ermua-Haiti Laguntza" izeneko kontu bat ireki da BBKn, lagundu nahi duten pertsona guztiek dohaintza egin dezaten. Kontu hori 2010eko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
Katastrofeekin Ermuko herritarrek beti izan duten jarrera solidarioa kontutan hartuz, Udalak aurretiaz eskertzen du elkartasun-fondo honetan parte hartzeko edozein borondate. Egoki denean, informazio gehiago emango da, laguntza zenbaterainokoa izan den eta zenbat bildu den jakitera emateko”.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan