Txirrindulariak: kiroltasunean txapeldun!

16.01.10
Kirolak

Kirolak batu egiten duela esan ohi da. Eratzen dituzten lotura eta harremanen arabera, familia osatzen dutela diotenek ere badira. Bai horixe, horrela dela baieztatu dezakegu ermuarrok asteburu honetan gure herrian ikusitakoaren arabera. Kirolarien arteko harreman berezi eta noblea gure begiez ikusi baitugu, eta hain hurbil sentitu ukitzeko ahal ere izanez. Kirolariak eta horren ordezkariak asteburu honetan Ermuan izan dira, handi egin eta ohorez janzten dituen gizatasuna ezaugarri izanik. Horrela izan zen atzo arratsaldean, Italiako Giroan istripua izan ondoren animoak emateko asmoz herri ekimenez bildutako sinadura eta mezuak Pedro Horrillori eskura eman zitzaizkion ekitaldian. Eta baita gaurko arratsaldean ere bai, Igor Astarloa Askasibarri babesa ematerakoan, txapeldun ohiak txirrindularitza profesionalari agur esateko omenaldian.

2003an errepideko mundu txapelduna izandakoak amaiera jarri dio hamar urteko ibilbide oparoari, bere jaioterriko herritarren maitasuna eta babesaz. Ermuarrak agur esango dio txirrindularitzari kirolean hasi zen bideari jarraiki: naturaltasunez, harrokeriarik gabe, umorez eta lagun artean. Igorrek profesionalki ibilbide berriari ekingo dio laster, enpresa munduko erronkei erantzun beharko dielarik, hemendik gutxira negozio zabalduko baitu bere jaioterri honetan bertan. Gaurkoan pertsona eta erakunde orok omendu nahi izan du Igor: Herriko Udalbatza –zeinak harrera egin dioen Osokoaren Bilkura aretoan-, lagunek, taldekide eta kirolariek, txirrindularitzako elkargoek, federazioak, eta abar… Hunkigarria izan da oso.

Jasotako babesa oso handia izan denaren lekuko, Ermura Igorren omenaldira etorri izan diren guztien artetik, ondorengoek, aitatuko ditugu, besteak beste: Miguel Indurain txapeldu ohia, Javier Mínguez zuzendaria, Dani Clavero, Iban Mayo, Marino Lejarreta, Julián Gorospe, Unai y David Etxebarria, Iván Mayo, Joseba Beloki, Aitor Galdós, Sabino Angoitia, Iker Camaño, Pedro Horrillo, Markel Irizar, Roberto Laiseka, Alberto Leanizbarrutia, David López, Mikel Pradera, Aitor Hernández eta Amets Txurruka txirrindulariek. Zerrenda oso luzea da eta ezin guztiak aipatu. Ermuan jai izan da. Jai erraldoi eta berezia. Zaletasuna pizten duen horietako egun handia. Asteburua denez gero, aurrerakin gisa lerrook eta azpiko argazkiak usten dizkizuegu. Askoz gehiago dago kontatzeke, eta guztiaren berri luze eta zabal astelehenetik aurrera emango dizuegu. Roberto Tejadak idatzitako lerroak eta hertutako argazkiak.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik